Arbulu Abokatuetan zure esperientzia erraza, gardena eta eraginkorra izan dadin nahi dugu. GURE LAN-PROZESUA

Jarraian, kontsulta bakoitza nola kudeatzen dugun azaltzen dizugu pausoz pauso, lehen momentutik zer espero dezakezun argi izan dezazun:

01 01 HITZORDUA ERRESERBATU ETA ZURE DOKUMENTAZIOA BIDALI

· Sartu gure webguneko “Hitzordua eskatu” atalean.

· Zerbitzuen zerrenda bat ikusiko duzu (atzerritartasuna, dibortzioak, ondorengotzak, etab.).

· Behar duzun zerbitzua aukeratu—aurrez aurrekoa edo online izan daiteke—.

· Zuretzat onena den eguna eta ordua aukeratu.

· Zure datuak osatu, zure kasuari buruzko laburpen bat idatzi eta kontsultaren ordainketa egin.

· Bidali aztertzea nahi dituzun dokumentuak info@arbuluabogados.com
helbidera, zure izena eta hitzorduko data adierazita.

Horrela, aurretik prestatu ahal izango dugu bilera eta zure denbora ahalik eta gehien aprobetxatuko dugu.

02 02 KONTSULTA EGUNEAN

Zure hitzorduko egunean, bulegora etor zaitezke edo bideokonferentzia bidez konekta zaitezke (online aukera hautatu baduzu).

Zure zalantzak edo galderak idaztea gomendatzen dizugu, bileran guztiak argitu ahal izateko.

03 03 AURREKONTU PERTSONALIZATUA ETA KONTRATU-AGIRIA

Gure bulegorekin jarraitzea erabakitzen baduzu, aurrekontu zehatza bidaliko dizugu, kontsultaren ordainketaren zenbatekoa kenduta.

Onartu ondoren, kontratu-agiri profesionala jasoko duzu, bertan egiteko dagoen lana, oharrak eta zerbitzuaren baldintzak agertuko dira.

04 04 ONARPENA ETA LANAREN HASIERA

· 7 egun natural dituzu kontratu-agiria sinatuta itzultzeko.

· Lana hasteko, aurrekontuan adierazitako funtsen aurreordaina ordaindu beharko da.

· Kontratua sinatua eta aurreordaina jasotzen ditugun momentuan, zure kasuan lanean hasiko gara.

Epe horretan kontratu-agiria itzultzen ez bada, gurekin ez duzula jarraitu nahi ulertuko dugu eta kasua artxibatuta geratuko da.

ZERBITZUAK

Zerbitzua kontratatu

Bideokonferentzia, telefono bidezko eta
Errenteriako bulegoan aurrez aurreko kontsultak eskaintzen ditugu.
Bideokonferentzia, telefono bidezko eta Errenteriako bulegoan aurrez aurreko kontsultak eskaintzen ditugu.

©Arbulu abokatuak

Ostirala: 9:00 – 15:30

20100 Errenteria, Gipuzkoa